lunes, 7 de febrero de 2011

2.entrega

Ondorengoa da 2.proiektuaren informazio panela

muruetako aktuazio plana

Gure proiektuaren lehenengo aurrerapausuak  busturialdeko lehen sektorearen eraberritzearen inguruan eman genituen. Hau dela eta, sistema sozio ekonomikoak harremanetan jartzea zen gure helburua, teilategiko eremua berreskuratuko zelarik. Hasierako asmoa amaieraraino eramaten saiatu gara eta horretarako merkatu zuzenean oinarritzen den proiektua planteatu dugu. Hau da, guneko lurzoruari etekin maximoa atera nahirik, bertan negutegi guneak proposatuz baita abereen guneak sortuz, hauen errendimendu maximoa ateraz.

Proiektua bideratzeko Muruetako eremuan eraikuntza sistema ezberdina erabiliko dugu, proiektuaren adierazgarri izango dena eta era berean teilategiko inguruak indarberrituko dituena. Eraikuntza sistema honen bidez, proiektua ingurura nahi moduan moldatuko da, lekuaren izaera ezer gutxi aldatuta. Ingurura moldatzeaz gain, denboran ere moldagarria dela esan genezake, izan ere,  gure helburua, eraikuntza moldagarria, aldakorra eta batez ere, mugimendua ahalbidetzen duena da. Helburua, modulu bat finkatu dugu eta hau moldatuz, errepikatuz,  gehituz zein berrerabiliz lehen sektorean oinarrituz, hiru sektoreak barneratuko dituen proiektua osatuko dugu.

Moduluaren ildoarekin jarraituz, erabilera guztietara moldagarri izango den 3 x 3 metroko elementu minimoa osatu dugu altzairuzko piezez eta itxitura panelez osatua. Altzairuzko habe eta zutabeak berdinak izango dira, itxitura guztiak bertara molda daitezkeelarik. Itxitura mota ezberdinak egongo dira erabileraren arabera. Negutegietan polikarbonato zelularrezko itxitura egongo da, tailerretan egurrezko itxitura eta abere gueneetan altzairu zulatuzko fatxada .
Lotura bermatzeko pieza bat proposatuko dugu, egitura elementu guztiak modu egokian doituko dituena eta horrez gain landapen transmisio egokia erraztuko duena. Altzairuzko piezez gain, erabileraren araberako material ezberdineko panelak kokatuko dira elementu artean. Lotura egiteko ez da inolako kanpo elementurik beharko doiketa soila erabiliko da habe zutabe eta loturen artekoa. Garrantzitsua da modulurako erabiliko diren pieza guztiak errepikatu egingo direla, piezen forma estrategikoa izanik kasu guztietarako, hauen produkzioa erraza eta azkarra izanik.

Eraikuntza sistemari dagokionez urrats ezberdinak emango dira , lehenik zuinketa egingo da eta  piloteak kokatuko dira zuinketan egindako sareko puntuetan. Ondoren, zorua jarriko dugu eta azkenik bolumen ezberdinak kokatuko ditugu. Moduluaren sinpletasuna dela eta oso erreza izango da muntaiaren prozesua, baita desmuntaiarena ere. Proiektuaren malgutasuna pausu hauetan antzematen da. Pilotatzea orube guztian zehar egin ondoren, garaiaren arabera, produkzio eskaeraren arabera edota jende kopuruaren arabera, handiagoa edo txikiagoa izan daiteke proiektua, guztiz moldagarria delarik.




Proiektuari beharrizanaren arabera erabilera ezberdinak emango zaizkio hots, negutegiak, ikas edo lantegi tailerrak, alokairurako etxebizitzak eta abereentzako guneak.  Hauek zirkuitu zuzena ahalbidetuko dute  eta urdaibaiko baliabide naturalak eta ekonomikoak sustatuko dituzte. Modulua erabiltzeko askatasuna dago une oro horregatik oin planta librea lortuko dugu eta urtaroaren arabera aldatuz joango da. Izan ere, neguan negutegi gehiago egongo dira eta udan etekin ekonomiko altuagoak lortzeko alokairuko etxebizitzak gehituko dira.

Udan errentagarriagoa da etxebizitzak planteatzea. Moduluaren sinpletasuna dela eta erreza izango da udan negutegi batzuk kentzea eta etxebizitza dorreak sortzea.
Etxebizitza dorreek moduluak bata bestearen gainean jarriz sortuko dira. Distribuzioak altueran banatuko dira, altuera bakoitzan erabilera bat egongo delarik. Behe plantako etxebiztza batzuk ere sortu daitezke, distribuzioa behe plantan hedatzen delarik.


Dorreetan proiektuaren pieza bereziak agertzen dira. Hauek etxebiziztzen eskailerak ahalbidetzeko sortzen dira. Tximiniaren inguruan ere pieza hauek edukiko ditugu. Beste pieza bereizgarriak barandiletan eta moduluen ate korrederak dira.


 Gure asmoa teilategiaren izaera mantentzea izan da, baina gure proiektuan barneratuz. Horretarako dorre nagusia gure moduluarekin estaltzea erabaki dugu. Etxebizitza dorreen sistema berbera erabiliko dugu, baina altzairu zulatuzko itxiturarekin. Dorrearen amaieran miradore modulua dago, urdaibaiko bista guztietaz gosatzeko.
Teilategiaren barnea eraberritzea planteatzen da. Barneko alltuera txikia dela eta teilategia altueraz handitzea erabaki dugu.Hormigoizko estalki arrunt bat planteatuz. Honen gainean ibilgarria den baratza gunea jarri dugu.
Teilaregiaren barruan mi gune bereiziko dira. Alde batetik harrera gunea egongo da.  Proiektuari buruzko informazioa lortzeko plantetazen da, muruetako teilategiaren izaera berria erakusteko. Museo txiki bat bezala ulertu behar da. Beste aldetik bainugela-aldagela gunea egongo da. Bertan lan egingo duten abeltzain guztiek erabili dezaten.
Proiektuaren gune publikoena tailerrak eta azoka gunea dira. Egurrez estalitako moduluez osatutako gunea. Bertan lehen sektorea suspertzeko ikastegi tailerrak egongo dira. Ikasleei lehen sektoreko teknika berriak irakatsiko zaizkie. Bestalde azoka gunea egongo da. Merkatu zuzenaren ideiarekin jarraituz, bertako produktuak saltzeko azako egongo da.

Azkenik aberen moduluak egongo dira. Modulu berbera erabiliz noski, baina itxitura ezberdinarekin. Altzairu zulatuzko itxitura edukiko dute, ondo aireztatuak egon daitezen. Gainera animali moduluak larre irekien ondoan jartzea egokiena izango zen, animaliak  larrean ere egon daitezen.

Neguteagiak polikarbonato zelularrezko itxitura edukiko dute. Material egokia da negutegia ondo funtziona dezan, azken urteotan asko erabiltzen den materiala da.
Esan bezala eraikuntza moduluari esker proiektu moldagarria lortu dugu. Ona hemen negu eta udako oinen adibideak.


Uda eta neguko ebaketetan ezberdintasuna nabarmena da. Etxebizitza dorreak presentzia handia lortuko dute udan.




Ona hemen proiektuaren izaera erakusten duten muntai batzuk