miércoles, 25 de mayo de 2011

hegazti migratzaileen ikerketa zentrua islan

Proiektuaren azalpena hasteko, aurreko entrega gogoratu behar dugu. Aurrekoan islaren identitate faltaz ohartu ginen eta hori aldatzeko zer egin pentsatzen jardun genuen.  Identitate gabeko auzo honetan ez zuen pena merezi baserri  eta biztanleen arteko elkarlan bat proposatzea,  ez luke inolako zentzurik izango. Gure ustez  proiektua beste izaera bat eduki beharko luke, isla auzoa gai konkretu batean erreferentzi bihurtzea hain zuzen.

Azterketa ezberdinak egin ondoren, kokapen eta biodibertsitate izugarria dela eta hegazti migratazileekin zerikusia zuen proiektua egitea proposatu dugu, islako hegazti migratzaileen ikerketa zentroa hain zuzen.
Aurreko entregan jadanik proposatu genuen  proiektuak edukiko zuen programa zehatza. Bi zatitan banatuta egongo zen proiektua. Alde batetik eraikin nagusia ( ikerketa zentroa bera) egongo da, bestetik isla inguruko ibilbideak egongo dira. Bi zatiak beti hegaztiekin zerikusia edukiko dute.

Ibilbidea, isla zentrotik hasten da, eraikin nagusiaren parking berritik hain zuzen. Bertatik marismetara  jaistea proposatzen da,  ondoren berriro ere  isla goikaldera itzultzeko. 
 Ibilbidean zehar puntu estrategiko ezberdinak proposatu ditugu.  Informazio panelak egongo dira ibilbide guztian zehar.  Begiratokiak proposatu ditugu ere, hegaztiak behatu ahal izateko. Azkenik lasai egoteko tokiak egongo dira , isla inguruko  paisaiaz gozatu ahal izateko.


Proiektuaren eraikin nagusia, islako erdigunean proposatu dugu. Presentzia gehien duen partzela aukeratu dugu noski. Bertan herrirako plaza gune berri bat proposatu dugu, herritarrak bertara joateko. Horrekin batera taberna txiki bat  eta  gune estali bat egun euritsuetarako.  Eraikin guztia beste eraikin txiki batzuez osaturik dago. “kubotxoak” bata bestearen ondoan jarriz sortzen dugun eraikina da.  Eraikin organiko bat bezela ulertu dezakegu. Blokeak  hormigoi zurizkoak izango dira. Bi isurialdeko estalkidunak. Altuera eta inklinazio ezberdinekin jolastu dugu blokeak ezberdina izateko. 

 Aipaturako  bi eraikin publikoak eraikitzeko, partzela horretan zegoen baserri zaharraren harriak erabili ditugu, horrela gune publikoa eta ikerketa zentroa bera errez ezberdintzen da. Ikerketa zentrora  espazio publikoa zeharkatuz helduko gara. 

Hona hemen eraikinaren erabilera eskema


 Eraikina blokez osaturik dago ere. Bloke ezberdin hauetan erabilera ezberdinak egongo dira ikerketa zentroa osatuz. Sartu bezain  pronto harrera gunea edukiko dugu. Gune hau gune diafano bezela ulertu behar dugu, proiektuaren banatzaile izango dena. Bertatik zentroaren gune ezberdinetara helduko gara.  Administrazio gunea sarreraren ondoan edukiko dugu, zentroaren zuzendaritza bertan egongo da.  Harreratik beste hiru bide irtengo dira. Jantokira, zientzilarien gunera eta ikasleen gunera. Jantokia bi blokez osaturik dago. Bertan zentroko pertsona guztiek jateko aukera edukiko dute, bai ikasle, zientzilari, langile eta turistak.
Zientzilarien gunea  4 blokez osaturik dago. Horietako bi, logelak izango dira. Logela indibidualak izango dira, bakoitza bere bainuarekin. Beste bloke batek, laborategi funtzioa izango du eta azkenak hegaztien sendategi funtzioa.
Hirugarren gunea ikasleen gunea izango da. Normalean negu garaian egongo dira, udan turistak egoteko aukera egongo da.  3 blokez osaturik egongo da. Lehena logela gunea izango da, bi logela egongo dira, literekin. Bigarren blokea komunena izango da. Azken blokea, ikasketa tailerrak izango dira, ikasleak bertan  hegazti migratazaileei buruzko guztia ikasi ahal izateko.

Eraikuntzari dagokionez lehen aipatu bezela, hormigoizko blokez osatua dago proiektua.  Egitura guztia hormigoizko kargahormetan oinarritua dago. Hormigoizko pareta bikoitzeko sistema erabiliko dugu. Sistema honek barnetik eta kanpotik hormigoi ikusia agertzea ahalbidetzen du. Hormigoizko bi pareta aurrefabrikatuz osaturik dago sistema hau. Bi pareta hauen tartean  in-situ botako da hormigoia. Tarte honetan ere isolamendu termikoa jarriko dugu hormigoia bota aurretik.
 Hemen daukazue bloke baten ebaketa zehetua:
Proiektuan orokorrean 3 material erabiliko ditugu. Hormigoia, eraikin guztian erabiliko duguna, harria, bi eraikin publikoetan erabiliko duguna eta azkenik egurra, espazio publikoaren lurrean erabiliko duguna.

Hona hemen eraikin publikoko eraikin baten detailea. Harrizko horma dauka eta hormigoizko estalkia:

Hemen dauzkazue proiektuaren altxaera ezberdinak:




Hauek ebaketa esanguratsu batzuk:



Azkenik proiektuaren irudia:

martes, 19 de abril de 2011







Aurreko azterketan argi geratu zitzaugun ISLA auzuneak zerikusi gutxi duela, gaur egun, euskal nekazal gune batekin. Denborarekin eraldaketa asko jazo ditu baserri multzoak, nekazaritza eta abeltzantza mundutik baztertuz eta batez ere, baserri tradizionalaren arkitektura guztiz eraldatuz. Baserritarren oinordekotza hiritarren eskuan geratu denetik gertatzen hari dira aldaketa hauek, ISLA auzoa, identitatea galdu duen auzune batean bilakatuz.
Gure proposamena ez da izango iraganera bueltatzea, izan ere, auzoaren eraldaketa arrazoiak errespetatzea garrantzitsua iruditzen zaigu. Beraz, auzoan bizitza sortu eta bizilagunen arteko erlazioa bultzatzea helburutzat hartuz, PROGRAMA ezberdin baten bila ibili gara, auzoaren etorkizuneko izaera berria zehaztuko duena.
Ekintza esanguratsu baten faltan, KOKAPEN NATURALA izan da bidea argitu digun auzoaren ezaugarria. Kokapen estrategiko horren ondorioz, programaren funtsa bertan aurkitu dugu. ISLA inguruetan urdaibaiko ibaiaren handipenak ezaugarritzen dute gure gunea, bertan biodibertsitatea nabarmena delarik. Inguruko MARISMA eta HEGAZTIen presentziak eragin handia du ISLAn, horretaz baliatuz, gure helburu guztiak betetzeko programa egokia dela iruditzen zaigu, beraz, HEGAZTI URPEKARIEN IKERKETA ZENTRUA.

Kokapen naturalaren azterketa burutu behar izan dugu, programaren aukeraketa zehatza egiteko. Hegazti urpekarien ikerketa ideia egokiena dela argi daukagu, ingurua oso aberatsa delako hegaztiei dagokielarik. Gainera, urdaibaiko inguru natural babestuaren inguruan informazioa biltzean, konturatu gara, 100 espezie ezberdin baino gehiago biltzen direla urdaibaiko inguruetan eta horien presentzia nabarmentzeko izendatuta dauden 10 ikuspuntuetatik bat dela gure ISLA inguruko gunea. Datu hauetatik abiatuz, argi geratu zitzaigun programa interesgarri batean murgilduak ginela, nekazal gune galduari bizitza eta elkartasun bat lortzeko bidean.


Hona hemen, aurkituriko zenbait hegazti urpekari espezie, beraien migrazio taulekin batera:
Taula honetan , argi antzematen da hegaztien ikerketa ideia aukeratzean programa dinamiko baten aurrean gaudela. Urteko garai ezberdinetan, hegaztien migrazioa dela eta guneko aktibitatea ezberdina da. Udako hilabeteetan, hegazti askok hegalari emango diote, tenperatura atseginagoetara bideratuz. Neguaz, berriz, hegaztien presentzia nagusiagoa izango da, espezie gehienak urdaibai izango dutelarik bizigune.

Beraz, urtearen sasoi ezberdinetan aktibitatea ezberdina izango da ISLAn. Udan, turismoa handiagoa deneko hilabeteetan, egoteko lekuek, begiratokiek, informazio guneek eta lotarako guneak presentzia handiagoa izango dute; neguan, ordea, ikerketa guneak (sendatokiak, formazio tailerrak, laborategiak…) indar handiagoa lortzen duelarik.





Programaren eskema orokorra
programako erabileren kokapen posiblea

begiratoki eredua
informazio panel guneen eredua

 egonleku eredua







sábado, 19 de marzo de 2011

ibiliaren ibiliaz

Harrobiak xarma berezi bat daukala esan genezake, izan ere leku oso lasaia da eta gizakiaren presentzia hain nabaria den arren, naturarekin kontaktuan agertzen zaigu. Bestalde, nire helburu nagusienetako bat lasaitasun hau mantentzea izan da eta masifikazioa ekiditeko ibibide estua planteatu dut jende fluxu lasaia harrobitik zehar ibil dadin.
Ibilbidea plataforma nagusiak komunikatuz plantetzen da nagusiki. Modu honetan, harrobiko paretatik zehar igo eta  jeitsiz, puntu ezberdinetara helduko gara. Puntu ezberdinetan,  proiekzio ezberdinak azalduko dira,  kanpoaldeko museoa bailitzan. Proiekzio hauek kobazuloetan egongo dira eta bertan gai bati buruzko informazioa emango da. Ibilbidean zehar plataforma ezberdinetara joateko nahiz bertan deskantsatzeko aukera egongo da.
Ibilbide guztia hegaduran egongo da, hortaz altuera handian egoteko sentzazioa egongo da uneoro.


Kobazulo ezberdinetan gai berdinarekiko irudi nahiz argazkien proiekzio ezberdinak egongo dira . Kobazuloek mugikortasuna emango diote proiektuari harrobitik sartu-irtenak egiten baitira.





Pasarela nagusitik pasatzean bertan proiekzio pantaila nagusiarekin topo egingo dugu ibilbide guztiko informazioari amaiera emanez. Gainera bertigo sentzazioa izango dugu gorputzean.